2016(e)ko urriaren 26(a), asteazkena

Bibliografia interesgarria

Kurtso hau hasi nuenean, Ikaskuntza Digitaleko irakasleak hiru liburuetaz hitz egin zigun: "Software libre para una sociedad libre", "Cultura libre" eta "La ética del hacker y el espíritu de la era de la información". Liburu hauek Interneten aurkitu daitezke eta hainbat gaietaz hitz egiten dute.


"Software libre para una sociedad libre"

 
(Liburuan klikatuz gero, liburuaren esteka agertzen da)


Liburu hau Richard M. Stallmanek 2002an idatzi zuen. Liburu honetan idazleak egindako 1990 hamarkadako eta mende berriko artikulu eta entsegu desberdinak agertzen dira. Bertan aldarrikatzen da, liburu honen izenburuak ondo adierazten duen moduan, softwareak libreak izatea komunitateak erabili ahal izateko.  




"Cultura libre"

(Liburuan klikatuz gero, liburuaren esteka agertzen da)


Liburu hau Lawrence Lessingek 2004an idatzi zuen. Liburu hau egiteko, Richard M. Stellmanek lagundu zion, edo behintzat atal batzuetan. Haren gai nagusiak hiru dira: egile-eskubideak, informatikaren kultura eta lapurreta, eta copylefta.





"La ética del Hacker"


(Liburuan klikatuz gero, liburuaren esteka agertzen da)


Liburu hau Pekka Himanen 2001an idatzi zuen. Honen barruan Linus Torvaldsen prologo bat dator eta Manuel Castellesen epilogo bat. Liburua hiru ataletan sailkatuta dago: lehenengo atala, lanaren etika; bigarren atala, diruaren etika; eta, azkenik, hirugarren atala, netikari buruz hitz egiten da, hau da, sareko etikaz. 





Bibliografia:

Himanen, P. (2001). La ética del hacker y el espíritu de la era de la información. Bartzelona: Destino. 

Lessinge, L. (2002). Free culture. New York: The Penguin Press. 

Stallman R. M. (2002). Software libre para una sociedad libre. Madril: Traficantes de sueños.


2016(e)ko urriaren 25(a), asteartea

CINTE 16


2016ko urriaren 4an, 5ean eta 6an Leioan antolatutako "Teknologia Berriak eta Hezkuntza Joerak Nazioarteko Kongresua"-ra ("Nuevas tecnologías y Tendencias en la Educación (CINTE 16)") joan nintzen. Bertan, hainbat gai landu ziren haren web orria ondo azaltzen duen moduan:

- Online-hezkuntza garapen berriak unibertsitatean (MOOCs eta SPOCs)
- Mugikortasunean ikaskuntza.
- Errealitate areagotua
- Hezkuntza inklusiorako teknologia
- Hezkuntza-softwarearen garapena
- Ikaskuntza digitalean burutatako esperientzia metodologikoak.

Kongresu honetan, hainbat hizlari egon ziren: Jorge Tapia Valdés, Julio Cabero Almenara, Xabier Basogain, Miguel Ángel Conde González, José Antonio Torrez González, María Dolores Castrillo de Larreta-Azelain eta Manuel Cebrián de la Serna.

Konresua oso interesgarria izan zen gaur egun gure munduan teknologia funtsezkoa delako eta irakasleak adi egon behar direlako esparru honetan gertatzen diren aldaketei, ikasleak honetan hezitu behar direlako. Gainera, hainbat programa

Hemen usten dizkizuet ponentzien bideoak zuek disfrutatu ahal izateko:














Hala ere, hemen usten dut Kongresuaren esteka bertan informazio gehiago dagoelako:
http://www.ehu.eus/eu/web/cinte16/aurkezpena


2016(e)ko urriaren 19(a), asteazkena

Ongi etorri!!

Ongi etorriak izan "Ikas/irakaskuntza berritzailea" blogara. Ester dut izena eta Leioako Magisteritza Eskolan ikasten dut. Azken kurtsoan nago eta Hezkuntzaren Berrikuntza da nire minorra. 

Blog honetan, hezkuntzari buruz hitz egingo da eta bertan dauden berrikuntzei buruz. Hilabete batzuetan zehar, teknologiari buruz hitz egingo da.

Espero dut hemen jarritako informazioa baliagarria izatea. Hala ere, zalantzak baldin badaude, ester.lanak@gmail.com posta elektronikora idatzi dezakezue.

Besterik gabe,

Ester