2016(e)ko abenduaren 11(a), igandea

Story Jumper


Story Jumper herraminta bat da zeinekin istorioak sortu daitezke hizkuntza eta sormena landuz, edozeinek sortutakoa, publikatu daitezkeena, eskoletarako baliagarria izan daitekeena eta, nahi izatekotan, (eta ordainduz) sortutako istorioak liburu formatu fisikoan publikatu daitezkeenak. Hauek dira Story Jumperrek dituen beste ezaugarri batzuk: 

- Web 2.0ren barruan sartu daiteke. 

- Erregistroa egitea oso erraza da. Bi modutan egin daiteke: ikasle bezala edo irakasle bezala. Azken aukera hau eskoletarako oso baliagarria da irakasle moduan aztertu dezakezulako zure ikasleek egiten duten lana. 

- Pausu txikiak eginez, istorio politak egin ditzakezu. Programak hainbat marrazki, plantilla eta letra motak eskaintzen dizkizu ipuinak ahalik eta hoberen egiteko. 

- Emandako marrazkietaz gain, bakoitzak haren marrazkiak igo ditzazke eta editatu ere, istorioak landuagoak izateko aukera emanez.

- Hasi aurretik, bideotutorial bat eskaintzen da nola erabili daitekeen ikasteko. Hala ere, trasteatzea oso gomendagarria da, aukera gehiago sortu ditzakezulako. 

- Istorioak publikatu daitezke, bai modu digitalean, baita modu fisikoan (ordaintzen) ere. Hala ere, bakoitzak baimena eman behar du haren istorioak publikatzeko. Horretaz gain, istorioak aldatzeko aukera ere ematen du. 


Hala ere, munduko gauza guztiekin gertatzen den moduan, bere gauza txarrak ere baditu, esate baterako, programa ingelesez dagolea. Honek abantaila edo desabantaila izan daiteke: alde batetik, hizkuntza lantzeko modu on bat izan daiteke, baina beste alde batetik, hizkuntza menderatzen ez bada, zailtasunak egon daitezke. 

Hona hemen nik egindako frograpen bat: 



Book titled 'LA PRINCESA IRATI'
Read this free book made on StoryJumper





iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina