2016(e)ko abenduaren 11(a), igandea

Scratch

Hona hemen klasean hainbat alditan aurkeztu diguten programa bat: Scratch. Honi buruz entzun nuen lehenengo aldia CINTE16 kongresuan izan zen (kongresu honi buruzko ponentziak ikusi nahi izatekotan, blog honetan aurki dezakezu). Scratcharen helburua da, umeak programatzea joko bat izango bazen moduan. Oso baliagarraia da ikasleek programatzen ikasten dutelako, haiek konturatu barik, forma dinamiko eta entretenigarri batean. Normalean, haiek sortutako ekintzak jokoak, istorioak edo programak izan ohi dira.

Eskoletarako oso baliagarria da irakasleak haren ikasleak egiten dutena ikusi dezakeelako. Horretaz gain, dohainik da, hau da, edozein pertsonak erabili dezake eta software askea da; hainbat sistema operatiboetarako prestatuta dago (Windows, Ubuntu, Sugar, MAC); proiektuak partekatu, deskargatu eta berriro erabili daitezke (hau oso interesgarria da ikusi dezakezulako edozein pertsonak egindako lana eta berak nola egin duen); eta, hizkuntza askotan dago (euskara barne).

Hona hemen nik egindako froga batzuk (badakit hobeto ditzakedala):






iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina