2016(e)ko abenduaren 12(a), astelehena

Google expeditions

Izenak dioen moduan, Googlek proposaturiko eskoletarako baliabidea da, errealitate birtuala ikasleekin erabiltzeko dispositibo mobilen eta errealitate birtualeko betaurrekoak erabiliz. Expeditions izena du baliabide honekin munduko edozein lekura eta historiara joan gaitezkeelako clik bakar bat eginez. Bestalde, baliabide hau bi plataforma ezberdinetarako dago prestatuta: Androiderako eta iOSerako

Eszenatoki ugari ditu baina baliabide honek duen abantaila handiena da dispositibo guztietan eszenatoki bera jarri ahal dela. Hau irakasleak bere dispositiboarekin egiten du  eta oso lagungarria da, aldi berean, klasea kontrolatu ahal delako eta  eman beharreko azalpenak eman.
Hau aurrera eramateko beharrekzoa da guztiek WiFi sare berdinean egotea eta bakoitzak ikasle moduan aplikazioan sartzea. Gainera, Googleke kits-ak eroztea ahalbidetzen du zeintzuek klaserako beharrezko materiala barne dituztenak. 


Esan behar dut baliabide hau asko gustatu zaidala umeek munduko edozein lekura joan daitezkeelako, klasetik mugitu gabe eta haien benetan ikusten zer dagoen bertan. Hala ere, nik ikusten diodan alde txarretatik nabarmendu behar dut, alde batetik, ez dakidala zeintzuk izango diren begietarako eraginak, eta beste alde batetik, eskolek asko inbertitu behar dutela horrelako sistemak martxan jarri ahal izateko.


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina