2016(e)ko abendua 12, astelehena

Errealitate Areagotutako programa ezberdinak

Badakit hainbat alditan honi buruz hitz egin dudala eta hainbat saiakera eskegi ditudala, baina, berriro ere, zuengana ekartzen dut Errealitate Areagotua egiteko programa ezberdinak. Kasu honetan, "Herramientas 3.0" aldizkaritik aurkitutako informazioa da. Aldizkari hau komunikatzeko bide bat da non haren helburua IKTen bitartez klaseko aldaketa metodologikoak egitea den. 

Aldizkari honetan, artikulu bat eskegi zen, "Herramientas para crear contenido con realidad aumentada" deiturikoa, non errealitate areagotutako bost herraminta ezberdinak agertzen diren. Hauek dira proposatu ziren herramintak eta haien deskripabena:


- Aumentaty Author: Windows duten ordenagailuentzat prestatuta dago eta modu erraz batean erabili daiteke: lehenengo 3Dko ereduak inportatu eta gero, programak dituen marka klasikoekin lotu. Gainera, informazioa partekatu daiteke eta Aumentatity Viewer begiralearekin ikusi. 




- ARCrowd: dohainik den konntaua da eta nabegatzailetik erabiltzen da (ez dira programak saretik jaitsi behar). Sortutako elementuak sare sozialetan partekatu daitezke. 



- ZooBurst: Hiru dimentsioko liburuak sortzeko balio du. Horretarako, izena eman behar da eta konposaketa egiten hasi. Herraminta honek duen datu-baseann erabili daitezkeen 100.000 argazki baino gehiago daude. Hala ere, bakoitzak haren irudiak sor ditzake. Istorioa amaitu orduko, liburua lekuz aldatu daiteke edozein angelutan ikusi ahal izateko. Zoritxarrez, ZooBurst jadanik ez dago funtzionamenduan. 



- Layar: erabiltzeko oso erraza den herraminta da. Honekin, interaktiboak diren elementu digitalak sortu daitezke, esate baterako, bideoak, musika, argazki-aurkezpenak, web orrialdeak, eta abar. 



- Aurasma: Argazki, irudi, objektu edo leku bakoitzak haren "aura" propioa izan dezake. Kometxoen artean dagoen hitza errealitate areagotuari egiten dio erreferentzia. Irakasleak klasean erabili dezakete, modu erraz batean, klaseko elementuei eduki digitalak eransteko. 



Espero dut aipaturiko elementu hauek baliogarriak izatea, ez soilik lanetarako, baizik eta bizitzako ekintza ezberdinetan erabiltzeko. 


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina