2016(e)ko azaroaren 14(a), astelehena

Lehenengo mintegia

Klaseko lehenengo mintegia kalitatezko bibliografia bilatzeko moduak eta garrantzizko guneak aztertu genituen. Gogoratu beharra dago, urte honetan, 4. mailako ikasleek Gradu Amaierako Lana egin behar dugula eta horretarako bibliografia ona behar dugula. Hori dela eta, irakasleak honi buruz hitz egin zuen. 

Aldizkariak bilatzeko guneak hurrengoak izan ziren: 

- WOS: aldizkariak bilatzeko gunerik garrantzitsuena. Bertan, soilik gaztelerazko 6 aldizkari agertzen dira. 
- SCIMAGO: WOSek baino zerrenda luzeago bat egiten du eta bertan, gaztelerazko 25 aldizkari agertzen dira.
- FECYT: Espainiako Ministerioak egindako errekonozimendua da baina ez da aurreko biak bezain ona. 
- ESCI: aurrekoarekin gertatzen den moduan, ez da lehenengo biak bezain garrantzitsua. 

Aztertu daitekeen bezala, gune hauek garrantziaren arabera ordenatuta daude eta bakoitzak ranking moduko bat egiten du, haren ustez, aldizkari hoberekin. Hala ere, ez da gauza bera WOSen aurkitutako aldizkari bat edo ESCIn bilatutakoa eta aurrekoetan ez dagoen aldizkaria, hau da, lehenengoa kalitate handiagoa izango da.

Liburuei dagokienez, hurrengo hauek ditugu:

- SPI: ranking orokor bat eta espezifiko bat egiten du. Gainera, disziplinetan ordenatuta dago.

- Google Scholar: ondo dago erabakitzeko ea agertzen diren herramintak baliozkoak diren ala ez. Hala ere, bertan informazio gehiegi ateratzen da.

- ERIC; hezkuntzari buruzko datu-basea du. 


Niri gehiegi gustatu zitzaizkidanak WOS bilatzailea eta SPI izan ziren, hoberenak direlako eta bertan bibliografia oso ona aurkitu daitekeelako. 

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina