2016(e)ko azaroaren 30(a), asteazkena

Web 2.0

Web 2.0a 2004an sortutako kontzeptua da eta erabiltzailerako eskainitiako web aplikazioen eboluzioa suposatu du. Honi buruzko testu bat irakurri dugu klasean eta haren izena "Nuevos escenarios formativos a través de la web 2.0" deitzen da.

Testu hau ez da normalean irakurtzen ditugun testuak bezala, letraz gain, errealitate areagotutako irudiak agertzen direlako. Hau erabiltzeko, aplikazio bat jeitsi behar izan dugu gure dispositiboetara, horrela bideoak, web orrialdeak edo irudiak ikusi ahal izateko. Azken finean, "apunte modernoak" deitu daitezkeenak (ohituta ez gaudelako).

Testu hau hainbat ataletaz hitz egiten du:

1. atala: Hemen sarrera bat aurkitu dezakegu. Honetan, Webak izandako aldaketei buruz hitz egiten da, nola urteak pasa ahala Interneteko baliabideak aldatu diren eta sarea etorkizun batean nolako izango den. Azken finean, Web 1.0z, Web 2.0z eta Web 3.0z hitz egiten du.

2. atala: Honetan hitz egiten du Web 2.0ren ezaugarrietaz. Honetaz gain, azaltzen du nola Web 2.0ren leku bat hurrengo ezaugarriak izan behar dituen: irekia izatea, informazioa erabiltzaileek kontrolatu ahal izatea, nabegatzaile baten bitartez erabiltzea, erabiltzailea protagonista izatea eta erabiltzaileen artean komunikazioa egotea.

3. atala: Atal hau oso interesgarria da bertan azaltzen direlako Web 2.0ren herraminta ezberdinak,bakoitzaren deskribapena eta bakoitzaren programen adibide batzuk. Hona hemen bertan agertzen diren herraminta ezberdinak eta hauen adibideak:

a) Informazioaren argitalpena:
           - Web orrieldatarako: Jimdo eta Wix.
           - Blog edo bitakoretarako: Blogger, Wordpress eta Edublogs

b) Biltegi digitalak:
           - Soinuetarako: Ivoox eta Audacity.
           - Irudietarako: Flickr eta Instagram.
           - Bideoetarako: YouTube eta Vimeo.
           - Aurkezpenetarako: SlideShare
           - Testuetarako: Scribd

c) Gizarteko markatzaileak: Delicious eta Symbaloo.

d) Wikiak: Wikispaces eta Pbworks.

e)Lan kolaboratiboa: Google Drive, Dropbox eta OneDrive.

f) Edukien sorkuntza: Prezi, Knovio, PowToon, Haiky deck, Moovly eta Videoscribe.

g) Sare sozialak: Facebook, Twitter eta LinkdIn.

h) Beste batzuk:
           - Hitz hodeiak: Wordle, Tagxedo eta Tagul.
           - WebQuest: PHP WebQuest eta WebQuest Creator 2.
           - Mapa kontzeptualak: Mindomo eta CmapTools.
           - Muralak: GlogsterEdu

4. atala: Honetan, Aro Digitalerako Bloomen Taxonomiaz hitz egiten du, SAMRz ereduaz, pedagogia gurpilaz, TPACK ereduaz eta teknologiaren ikaste-irakaste prozesuan zer den garrantzitsuaz hitz egiten du.


Tesstu hau oso interesgarria da, ez soilik teknologia berri bat (errealitate areagotua) beharrezkoa delako guztia ulertzeko, baizik eta haren barnean hezkuntzan garrantzitsuak diren gaietaz hitz egiten duelako. Gainera, testua irakurtzea oso erraza da eta bertan agertzen diren azalpenak oso argiak dira.

2016(e)ko azaroaren 28(a), astelehena

Txostenak

Mundu honetan non teknologia pertsonen bizitzan oso presente dagoen, oso garrantzitsua da irakasle batek jakitea zeintzuk diren hezkuntzan erabili daitezkeen azkenengo tendentziak eta zer motatako aplikazioak eta herramintak erabiliko diren hurrengo urteetan.

Horretarako, bi aldizkarietan oinarritu behar gara: Horizon Report txostena eta EduTrends. 


HORIZON REPORT txostena

New Media Consortiumek (NMC) eta EDUCASE Learning Initiativek (ELI) egiten dute. Hauek egindako txostenean hurrengo bost urteetan eragin handia izango duten garapen bidean dauden sei teknologia identifikatzen eta deskribatzen dituzte. Sei teknologia horietaz gain, sei joera eta sei erronka ere agertzen dira, beti ere, hiru denbora tarteak kontuan hartuz: epe laburrean (1 eta 2 urteren bitartean), tarteko epean (3 eta 4 urteren bitartean) eta epe luzean (5 urte edo gehiagoko epean). 

Hona hemen aurreko hiru urteetan haiek publikatutako txostenak:



(Argazkietan klikatuz gero, informetara joan zaitezke)



Oso interesgarria izango litzateke aztertzea orain dela hiru urte agertzen diren teknologiak eta aztertzea ea haiek egin dituzten ikerketak egia ala gezurra izan diren ala ez. 



EduTrens txostena

Txosten hau "Tecnológico de Monterrey" sortutako talde batek egiten du eta hona hemen hauen aurkezpena: 


Horizon Report-eko txosten antzekoa da, nahiz eta bestea hau baino hobe izan (azken finean, laguntza ekonomiko gehiago ditu). Hala ere, honen abantaila nagusia haren laburtasuna da, besteak ez duena. Hurrengo lerroetan, aurreko bi urteetan publikatutako txostenak agertuko dira:

 

DIGCOMP


Gaur egun gure bizitzan teknologia oso presente dagoela argi dago. Hau leku askotan erabiltzen dugu: klasean, kalean, etxean, lanean... Gainera, batzuetan esaten dugu ume txikiak teknologiarekin jaio direla, helduek baino hobeto erabiltzen dituzte teknologiak.

Hori dela eta, gaitasun digitala sartu behar izan da gure eskoletan, azken batean, gure egunerokotasunarekin erlazioa duen gaia delako eta umeak horretan hezitu behar ditugulako. Halaber, konpetentzia digitala formakuntza jarraiaren zortzi konpetentzien barruan sartuta dagoela eta funtsezkoa delako gizartearen partaidetza digitala. Horretarako, DIGCOMP sortu zen. Hau marko bat da zeinetan Europan konpetentzia digitala garatzeko eta ulertzeko erabiltzen den, irakasleak egoera maneiatu ahal izateko. Honetaz sakontzeko, hona hemen testu bat eta bi bideo: 

(Argazkia klikatuz gero, web orrialde bat agertuko da)




                       

2016(e)ko azaroaren 15(a), asteartea

Qr kodea

Qr bi dimentsiotako barra-kodea da eta Japoinian sortu zen 1994an. Matrize itxura dauka, koadro formako eredu bat da zeinetan atzeko planoa kolore zuriz dagoen eta gainean dauden koadrotxoak beltzez. Izkinetan hiru lauki daude irakurgailuek kodearen kokapena antzemateko.


Kode hauetan edozein informazioa gorde daiteke, esate baterako, estekak, testua, argazkiak, korreo elektronikoa, musika, aplikazioak edo sare sozialak, baina normalean estekak edo testua gortzeko erabiltzen dira.



Qr kodeak edozein pertsona sortu dezake, azken finean, irudi bat da. Hona hemen nik sortutakoa:







Irudi hau ikusteko, Qr kode irakurtzaile bat instalatu behar da eta kamerarekin irudia eskaneatu. 

PLE

Aurreko post batean, gaitasun digitalaz hitz egin da eta hau garatzeko PLE dago. Laburdura hau erreferentzia egiten dio Ikasteko Ingurune Pertsonalei (laburdura hori jartzen zaio ingelesetik datorrelako: Personal Learning Environment). Honek esan nahi du ikasleek haien ikas-prozesuaren kontrola dutela, hau da, haiek aukeratzen dutela zer ikasi eta nola ebaluatu. Gainera, ikasketa modu bat da non ez dago ebaluaziorik, ez azterketarik, ezta iraskuntzarik ere. 

Hau aurrera eramateko, bakoitzak nahi duen herramintak erabili ditzake, esate baterako:

- Baliabideak edo informazio iturriak: wikiak, blogak, aldizkariak, argitalpen zientifikoak...

- PLN: komunikatzeko erabiltzen dugun sare pertsonala.

- ...

PLE batean espero dena ez da soilik informazioa eskuratzea baizik eta norberak publikatzea ere. Hau oso garrantzitsua da egitea, ez egitekotan, jendeak ez dizulako haren informazioa eskiniko. Hala ere, PLE bat denborarekin egiten da eta oo erabilgarriak dira Interneten bizi direnentzako. 

Hau oso garrantzitsua da ikasleak ohitu behar ditugulako modu kontziente batean Interneten lan egiteko. Gainera, irakatsi behar zaie nola partekatzen den informazioa, haiek honen kontsumitzaile eta produktore aldi berean izateko. 

Hona hemen bideo bat non oso ondo azaltzen duen zer den PLE bat:


2016(e)ko azaroaren 14(a), astelehena

Lehenengo mintegia

Klaseko lehenengo mintegia kalitatezko bibliografia bilatzeko moduak eta garrantzizko guneak aztertu genituen. Gogoratu beharra dago, urte honetan, 4. mailako ikasleek Gradu Amaierako Lana egin behar dugula eta horretarako bibliografia ona behar dugula. Hori dela eta, irakasleak honi buruz hitz egin zuen. 

Aldizkariak bilatzeko guneak hurrengoak izan ziren: 

- WOS: aldizkariak bilatzeko gunerik garrantzitsuena. Bertan, soilik gaztelerazko 6 aldizkari agertzen dira. 
- SCIMAGO: WOSek baino zerrenda luzeago bat egiten du eta bertan, gaztelerazko 25 aldizkari agertzen dira.
- FECYT: Espainiako Ministerioak egindako errekonozimendua da baina ez da aurreko biak bezain ona. 
- ESCI: aurrekoarekin gertatzen den moduan, ez da lehenengo biak bezain garrantzitsua. 

Aztertu daitekeen bezala, gune hauek garrantziaren arabera ordenatuta daude eta bakoitzak ranking moduko bat egiten du, haren ustez, aldizkari hoberekin. Hala ere, ez da gauza bera WOSen aurkitutako aldizkari bat edo ESCIn bilatutakoa eta aurrekoetan ez dagoen aldizkaria, hau da, lehenengoa kalitate handiagoa izango da.

Liburuei dagokienez, hurrengo hauek ditugu:

- SPI: ranking orokor bat eta espezifiko bat egiten du. Gainera, disziplinetan ordenatuta dago.

- Google Scholar: ondo dago erabakitzeko ea agertzen diren herramintak baliozkoak diren ala ez. Hala ere, bertan informazio gehiegi ateratzen da.

- ERIC; hezkuntzari buruzko datu-basea du. 


Niri gehiegi gustatu zitzaizkidanak WOS bilatzailea eta SPI izan ziren, hoberenak direlako eta bertan bibliografia oso ona aurkitu daitekeelako. 

2016(e)ko azaroaren 13(a), igandea

Errealitate areagotua

Errealitate areagotua benetako mundu fisikoaren zuzeneko edo zeharkako ikuspegi bat da zeinen elementuak areagotuak agertzen diren ordenagailuz sortutako estimuluen bitartez.


Hau hobeto ikusteko, bi elementu sortu ditut: lehenengoa, Layar programarekin, eta bigarrena, Aurasma programarekin.



LAYAR:


Telefono mugikorrentzako sortutako errealitate areagotutako aplikazio bat da. Hau erabiltzeko, aplikazioa mugikorrean izatea beharrezkoa da. Hau izan ostean, aplikaziotik bertan dagoen irudia enfokatzen duzu eta beste pertsonak jarritakoa ikusi dezakezu. Hona hemen nik egindako frogapen bat: 





AURASMA:

Layar bezala, telefono mugikorrentzako sortutako errealitate areagotutako aplikazio bat da. Hau erabiltzeko, aplikazioa mugikorrean izatea beharrezkoa da. Hau izan ostean, aplikaziotik bertan dagoen irudia enfokatzen duzu eta beste pertsona batek egindakoa ikusi dezakezu. Hona hemen nik egindako frogapena:



Hala ere, beste aplikazio batzuk ere badaude, esate baterako, Aumentaty Author, ARCrowd edo ZooBurst. Baina, azken hau irailaren 1ean itxi dute.

Azkenik, esan behar da, bi aplikazio hauek Android Sistema Operatiboarentzako eta IOSerako balio dutela.

2016(e)ko azaroaren 9(a), asteazkena

MOOCaren 5. Modulua

Azken modulu honetan ikastetxe ezberdinetan aurrera eramaten ari diren irakaste-ikaste digitalaren egoera berriak ezagutarazi ziren. Baliabide gisa, tabletak erabiltzen ziren eskola hauetan. Ebaluazio modura, testa erabili zen. Hona hemen moduluan agertutako bideoak:






Hauek ziren gomendatu zizkiguten irakurgaiak: 
- Moreira, M. A., Cano, C. A., Gorospe, J. M. C., del Moral Pérez, M. E., De-Pablos-Pons, J., Labra, J. P. y Berrocoso, J. V. (2014). Las políticas educativas TIC en España después del Programa Escuela 2.0: las tendencias que emergen. RELATEC: Revista Latinoamericana de Tecnología Educativa,13(2), 11-33.

- Olaskoaga, L.F., Iglesias, D.L. eta Correa, J.M. (2014). Análisis intercasos de prácticas TIC en las aulas de Educación Primaria con un modelo 1:1. Profesorado. Revista de curriculum y formación del profesorado, 18 (3), 27-40. 

MOOCaren 4. Modulua

4. Moduluan, E-Learningari buruz hitz egiten da. Hau distantzian, internet bidez, burutzen den irakaste-ikaste modalitatea da. Hori dela eta, honelako formakuntza birtualetan diseinu didaktiko bat aurreikusten da. Honen helburua ikasketa prozesua erraztea da ikasleak komunikatuz, esperientziak partekatzen eta jarduerak egiten. Kasu honetan, berriro ere testa izan zen egin beharreko zeregina modulua gainditzeko. Hona hemen gaiari buruzko bideoak:






Hurrengo lerroetan agertzen dira gomendatu zizkiguten irakurgaiak:
Moreira-Segura, C. y Delgadillo-Espinoza, B. (2015). La virtualidad en los procesos educativos: reflexiones teóricas sobre su implementación. Tecnología en Marcha. Vol. 28, Nº 1, EneroMarzo, pp. 121-129.
Peña, R.F. et al. (2012). Implementación de los entornos virtuales de aprendizaje en cursos de capacitacón docente. Revista Iberoamericana de educación. N.º 60, pp. 117-128

Web orrialdeak:

XARXATIC: Entornos virtuales de aprendizaje (EVAs)

Miriadax (Bideo) 


MOOCaren 3. Modulua

Modulu honetan, pertsonek nola ikasten duten aztertzen da.  Horretarako, Ikasteko Ingurune Pertsonaka edo PLE kontzeptuan aritu ginen. Horrela, definiziotik nola eraikitzen diren gakoetara eta ikasleen duten jarreretara murgildu ginen. Kasu honetan, modulu honen ebaluazioa test bat izan zen. Hona hemen agertutako bideoak eta bibliografia:







Liburuak:

 -Knowing Knowledge

 -Conectivism: A Learning Theory for the Digital Age


Bibliografia:

-Area, M y Sanabria, L.A. (2014). Cambiando las reglas de juego: de los libros de texto al PLE. Cultura y Educación, 26, 4, 802-829.


-Navas, E. y Fonseca, M.C. (2013). Herramientas Web 2.0 para la construcción de un PLE ¿Por dónde empezamos?. Fonseca, M.A.(coord). Los entornos personales de aprendizaje. Visiones y retos para la formación. Venezuela: Universidad Metropolitana de Caracas, 39-53.
-Maiz, I. y Garay, U. (2013). Desarrollo de experiencias PLE. Fonseca, M.A.(coord). Los entornos personales de aprendizaje. Visiones y retos para la formación. Venezuela: Universidad Metropolitana de Caracas, 54-67

-Torres, R y Costa, C (2013). Formación continua, aprendizaje a lo largo de la vida y PLEs. Adell y Castañeda, Entornos personales de aprendizaje: claves para el ecosistema educativo en red. Alcoy: Marfil, 71-84.

MOOCaren 2. Modulua

Bigarren modulu honetan, ikasketa eta irakasketa prozesuak beste ikuspuntu batetik ikusten dira. Horrela, MOOCetan murgildu ginen ikasten non sortu ziren, noiz, nork sortu zuen eta zer diren. Gainera, ikasi genuen nola 3 mota zeuden, hauen arteko ezberdintasunak eta zein plataformetan aurki ditzakegu. Honetan, test eta zeregin bat egin zen. Azken hau, aurretik argitaratu nuen 1. zereginarekin batera.

Hona hemen modulu honetako bideoak:







Bertan ere, bibliografia zegoenez, hemen usten dut:

Caber, J. ; Llorente, M.C. y Vázquez, A.I. (2014): Las tipologías de MOOC. Su diseño e implicaciones educativas. Revista de Curriculum y Formación del Profesorado, 18, 1. 

Castaño, C.; Maiz, I. y Garay, U. (2015): Diseño, motivación y rendimiento en un curso MOOC cooperativo. Comunicar, Revista Científica de comunicación y educación, 44, 19-26.
Castaño, C.; Maiz, I. y Garay, U. (2015): Percepción de los participantes sobre el aprendizaje en un MOOC. RIED, 18, 2, 197-221.
Comunicar. Revista Científica de Comunicación y Educación. Vlo. XXII, 44 (2015). Mooc en la educación (Monográfico).



MOOCaren 1. Modulua


Lehenengo modulu honetan, ikastaroan modu sakonean sartzen da. Horretarako, teknologian eta aprendizaian eman diren garapen berriei buruz hitz egiten du. Hau jorratzeko, bost ataletan sailkatzen da informazioa: "La Web 2.0", "La Web ha muerto: larga vida a Internet", "Variables críticas del e-learning", "Enseñar y aprender con tecnología" eta zeregin bat ("Diseño de actividades didácticas innovadoras". Nik egindako zeregina blogean dago ikusi ahal izateko.

Hona hemen, azalpenak emateko, irakasleek egindako bideoak:






Azkenik, hemen usten dizuet haiek erabilitako eta proposatutako bibliografia:

Anderson, C., y Wolff, M. (2010). The Web is dead. Long Live The Internet. Wired.
Berners, L. (2010). Long Live the Web: A Call for Continued Open Standards and Neutrality. Scientific American.

Cabero, J. (Coord). E-Learning: metaanálisis de investigaciones y resultados alcanzados. Informe final de investigación. Programa de Estudios y Análisis. Madrid: MEC

Carrington, A. (2015). La rueda de la Pedagogía. Traducida al español.
Churches, A. (2009). Taxonomía de Bloom para la Era Digital. Versión en español de Eduteka.
Siemens, G. (2015). Adios Ed Tech. Hola something else. Elearnspace.

MOOCaren 0 Modulua

MOOCaren 0 Modulutu honetan, ikastaroaren aurkezpena aurkezten da. Bertan, bi atal daude: alde batetik, galdetegi bat eta beste alde batetik, ikastaroaren aurkezpena.

Modulu hau baliagarria da jakiteko zer egingo den ikastaroan zehar, zeri buruz hitz egingo den eta zeintzuk diren helburuak eta ezaugarriak.

Hona hemen, bertan agertutako aurkezpen bideoa:


MOOCaren aurkezpena

Orain dela egun batzuk esan nuen moduan, hona hemen eginiko MOOCaren azalpena.

MOOC hau "Nuevos escenarios de aprendizaje digital (2ª edición)" deitzen da, edo euskaraz, "Ikasketa Digitalerako Eszenatoki Berriak (2. edizioa) eta 5 asteetan zehar egin behar zen. MOOC hau oso erabilgarria da teknologia oso azkar doalako eta askotan, hezkuntza ez doan hain arin. Hori dela eta, kurtso hau oso baliagarria da planteatzen den arazoiari erantzuna emateko. Horrela, ikas-irakaskuntzaren hiru perspektiba ezberdinak kontuan hartu ditu: irakasten duen irakaslea, ikasten duen ikaslea, eta ingurune digital batean ikas-irakaskuntza kudeatzen duen prozesua.

MOOC hainbat moduluetan sailkatu egin da:

- 0 Modulua: kurtsoaren aurkezpena
- 1. Modulua: Teknologian eta aprendizaian garapen berriak.
- 2. Modulua: Irakaslearen ikuspuntutik begirada bat.
- 3. Modulua: Sarean ikasten duenatik begirada bat.
- 4. Modulua: Ikasketa ingurune birtualen diseinua.
- 5. Modulua: Praktikan ikastearen eszenatoki berriak.

Azkenik, aipatu behar da zereginen artea testak eta zereginak zeudela eta, azken hauek, beste pertsona batzuek zuzendu behar zituzten eta zuk beste batzuei zuzendu.

2016(e)ko azaroaren 5(a), larunbata

MOOCean eginiko lanak

Bost asteetan zehar, klasekoek eta klasekoak ez diren beste ikasle askok MOOC bat egin dugu. MOOC horren izena "Nuevos escenarios de aprendizaje digital (2ª edición)" deitzen da. Bertan, hainbat eginkizun egin ditugu, esate baterako, lanak edo testak. Hona hemen, nik egindako lanak:










Hala ere, hurrengo egunetan zehar, bertan ipiniko dizuet landu den informazioa.