2016(e)ko abendua 19, astelehena

Bideoak

Aupa lagunok!!

Gaur zuengana jotzen dut bi bideo erakusteko. Hauek "IV Congreso Linguanova 2016" eta "II Feria de APPs para EducaciĆ³n" dira eta hauen laburpenak agertzen dira. Oso interesgarria izan zen bi ekintzetan parte hartzea, hala ere, lan handia suposatu zuen. Hona hemen bideoak:

video video


Espero dut zuen gustukoa izatea. Laster arte!!

2016(e)ko abendua 18, igandea

Hezkuntzarako II. APP-Azoka

Aupa lagunok!!

Sarrera honetan "Hezkuntzarako II. APP-Azoka" aurkezten dizuet non Magisteritzako eta Ingenieritzako ikasleek parte hartu dugun, gure artean elkarlana egiten. Bi zentroen ikasleek batera egin dugu lan aplikazio bat egiteko: magisteritzakoek aplikazioaren diseinua egin dugu eta ingenieritzakoek, aldiz, aurrera eraman dute teknologiaren aldetik. Ez da erraza izan, alde batetik, lan egiteko ez garelako ikusi, eta beste alde batetik, haien hizkuntza eta gurea ezberdina delako. Hala ere, lan politak atera dira eta interesgarria izan da. 

Aplikazioa egin ostean, "Hezkuntzarako II. APP-Azoka"-ra eraman dugu eta bertan gure proiektuak erakutsi ditugu beste ikasle, irakasle edota bertatik pasatzen zen jendeari. Hona hemen azoka honen kartelak: 

                

Baina ezin dut post hau amaitu nire aplikazioaz hitz egin barik. Hau "Eurocity-App" deitzen zen eta Europatik bidaiatzeko oso baliagarria zen. Bertan hurrengo herramintak aurkitu daitezke: gastronomia eta turismoko argazkiak eta hauen informazioa; mapak, ez galtzeko; komentarioak egiteko botoia; aplikazioa baloratzeko tokia; hiru motatako hizkuntza-ebaluazioa non agertzen ziren sinonimoak, itzulpenak eta pronuntziazioa; edo hiztegia. Gainera, argazkiak egin ahal ziren eta aplikaziotik egiten baziren, automatikoki telefono mugikorrera jeisten ziren. Hona hemen guk egindako kartela (Qr kodea eskaneatuz gero, aplikazioa jeitsi daiteke) eta tutoriala: 



video

Espero dut zuen gustukoa izatea!! 

Laster arte!!


2016(e)ko abendua 14, asteazkena

Oharra

Bloga hau sortu zenean, batez ere klaseko gauzetara bideratu egin da. Hala ere, bertan ez dira soilik klasean eman ditugun gauzak aipatu, beste ekintza batzuk agertu dira ere, adibidez, herraminta ezberdinekin egindako frogak. Hau egin da niretzat baliagarria izateko eta zuentzat ere, noski!

Baina, aurrerantzean, ez da horrela izango. Bertan jarriko diren gauzak (espero dut denbora izatea) beste bide bat izatea espero dut (nire posibilitateek uzten didaten heinean).

Hau esanda, espero dut aste ona izatea!!

2016(e)ko abendua 12, astelehena

Errealitate Areagotutako programa ezberdinak

Badakit hainbat alditan honi buruz hitz egin dudala eta hainbat saiakera eskegi ditudala, baina, berriro ere, zuengana ekartzen dut Errealitate Areagotua egiteko programa ezberdinak. Kasu honetan, "Herramientas 3.0" aldizkaritik aurkitutako informazioa da. Aldizkari hau komunikatzeko bide bat da non haren helburua IKTen bitartez klaseko aldaketa metodologikoak egitea den. 

Aldizkari honetan, artikulu bat eskegi zen, "Herramientas para crear contenido con realidad aumentada" deiturikoa, non errealitate areagotutako bost herraminta ezberdinak agertzen diren. Hauek dira proposatu ziren herramintak eta haien deskripabena:


- Aumentaty Author: Windows duten ordenagailuentzat prestatuta dago eta modu erraz batean erabili daiteke: lehenengo 3Dko ereduak inportatu eta gero, programak dituen marka klasikoekin lotu. Gainera, informazioa partekatu daiteke eta Aumentatity Viewer begiralearekin ikusi. 




- ARCrowd: dohainik den konntaua da eta nabegatzailetik erabiltzen da (ez dira programak saretik jaitsi behar). Sortutako elementuak sare sozialetan partekatu daitezke. 



- ZooBurst: Hiru dimentsioko liburuak sortzeko balio du. Horretarako, izena eman behar da eta konposaketa egiten hasi. Herraminta honek duen datu-baseann erabili daitezkeen 100.000 argazki baino gehiago daude. Hala ere, bakoitzak haren irudiak sor ditzake. Istorioa amaitu orduko, liburua lekuz aldatu daiteke edozein angelutan ikusi ahal izateko. Zoritxarrez, ZooBurst jadanik ez dago funtzionamenduan. 



- Layar: erabiltzeko oso erraza den herraminta da. Honekin, interaktiboak diren elementu digitalak sortu daitezke, esate baterako, bideoak, musika, argazki-aurkezpenak, web orrialdeak, eta abar. 



- Aurasma: Argazki, irudi, objektu edo leku bakoitzak haren "aura" propioa izan dezake. Kometxoen artean dagoen hitza errealitate areagotuari egiten dio erreferentzia. Irakasleak klasean erabili dezakete, modu erraz batean, klaseko elementuei eduki digitalak eransteko. 



Espero dut aipaturiko elementu hauek baliogarriak izatea, ez soilik lanetarako, baizik eta bizitzako ekintza ezberdinetan erabiltzeko. 


Gizarteko aplikazioak

Pasaden egunean, irakasleak lan bat bidali zigun. Lan horretan, Lehen Hezkuntzako Gizarte Zientzietan erabili ahal diren baliabide teknologiko ezberdinak aukeratu behar genituen eta horri buruz aurkezpen bat egin. Hona hemen guk aukeratutako baliabideak oso praktikoak izan daitezkeenak: 




- Timeline: Aplikazio honek denbora lerroak egiteko balio du.

- Online Seterra: Geografia lantzeko eta mapa interaktiboak egiteko balio du. Mapa hauek zonetan antolatuta dago eta bertan, hiriak, eskualdeak eta banderak jar daitezke.

- Story Jumper: beste post batean aipatu zen. Ipuinak egiteko eta publikatzeko balio duen programa.

- Caballero y castillos: Erdi Aroko ezaugarriak lantzeko erabili daitezkeen programa.

- Puzzles Junior: Puzzleak egiteko balio duen programak.

- Google Earth: Nahiz eta oso ohikoa den programa izan, egia esanda, oso ondo dago umeek erliebea, 3Dko eraikinak aztertzeko eta leku ezberdinak bilatzeko.

Google expeditions

Izenak dioen moduan, Googlek proposaturiko eskoletarako baliabidea da, errealitate birtuala ikasleekin erabiltzeko dispositibo mobilen eta errealitate birtualeko betaurrekoak erabiliz. Expeditions izena du baliabide honekin munduko edozein lekura eta historiara joan gaitezkeelako clik bakar bat eginez. Bestalde, baliabide hau bi plataforma ezberdinetarako dago prestatuta: Androiderako eta iOSerako

Eszenatoki ugari ditu baina baliabide honek duen abantaila handiena da dispositibo guztietan eszenatoki bera jarri ahal dela. Hau irakasleak bere dispositiboarekin egiten du  eta oso lagungarria da, aldi berean, klasea kontrolatu ahal delako eta  eman beharreko azalpenak eman.
Hau aurrera eramateko beharrekzoa da guztiek WiFi sare berdinean egotea eta bakoitzak ikasle moduan aplikazioan sartzea. Gainera, Googleke kits-ak eroztea ahalbidetzen du zeintzuek klaserako beharrezko materiala barne dituztenak. 


Esan behar dut baliabide hau asko gustatu zaidala umeek munduko edozein lekura joan daitezkeelako, klasetik mugitu gabe eta haien benetan ikusten zer dagoen bertan. Hala ere, nik ikusten diodan alde txarretatik nabarmendu behar dut, alde batetik, ez dakidala zeintzuk izango diren begietarako eraginak, eta beste alde batetik, eskolek asko inbertitu behar dutela horrelako sistemak martxan jarri ahal izateko.


2016(e)ko abendua 11, igandea

Story Jumper


Story Jumper herraminta bat da zeinekin istorioak sortu daitezke hizkuntza eta sormena landuz, edozeinek sortutakoa, publikatu daitezkeena, eskoletarako baliagarria izan daitekeena eta, nahi izatekotan, (eta ordainduz) sortutako istorioak liburu formatu fisikoan publikatu daitezkeenak. Hauek dira Story Jumperrek dituen beste ezaugarri batzuk: 

- Web 2.0ren barruan sartu daiteke. 

- Erregistroa egitea oso erraza da. Bi modutan egin daiteke: ikasle bezala edo irakasle bezala. Azken aukera hau eskoletarako oso baliagarria da irakasle moduan aztertu dezakezulako zure ikasleek egiten duten lana. 

- Pausu txikiak eginez, istorio politak egin ditzakezu. Programak hainbat marrazki, plantilla eta letra motak eskaintzen dizkizu ipuinak ahalik eta hoberen egiteko. 

- Emandako marrazkietaz gain, bakoitzak haren marrazkiak igo ditzazke eta editatu ere, istorioak landuagoak izateko aukera emanez.

- Hasi aurretik, bideotutorial bat eskaintzen da nola erabili daitekeen ikasteko. Hala ere, trasteatzea oso gomendagarria da, aukera gehiago sortu ditzakezulako. 

- Istorioak publikatu daitezke, bai modu digitalean, baita modu fisikoan (ordaintzen) ere. Hala ere, bakoitzak baimena eman behar du haren istorioak publikatzeko. Horretaz gain, istorioak aldatzeko aukera ere ematen du. 


Hala ere, munduko gauza guztiekin gertatzen den moduan, bere gauza txarrak ere baditu, esate baterako, programa ingelesez dagolea. Honek abantaila edo desabantaila izan daiteke: alde batetik, hizkuntza lantzeko modu on bat izan daiteke, baina beste alde batetik, hizkuntza menderatzen ez bada, zailtasunak egon daitezke. 

Hona hemen nik egindako frograpen bat: 



Book titled 'LA PRINCESA IRATI'
Read this free book made on StoryJumper